XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) konturatu nintzen; neurriz kanpoko alaitasunak ezpainetatik gainezka egiten zion, eta horrekin batera beregan ohizkoa ez den hitz egiteko gogo imajinaezina zekarren.

Hona hemen Urlia eta Sandia, proposamen ezin interesgarriago bat egitera etorri zaizkidan bi kabailero kanpotar.

Kontatzen dizudanean ez duzu sinetsiko!

Jaun hauek teniseko klub garrantzitsu bateko begiraleak dira, eta nor eta Sergio semea begiz jo dute etorkizun handiko fitxaketa egiteko.

Apartekoak hauek, aizu!

Nolako azpiegitura izan behar duten, e?

Herrialde guztietan zehar milaka mutikoren atzetik ibili, eta milaka horien artetik Sergio izatea aukeratua!

A ze poza nirea!

A ze ospea Balkobilkorentzat!

Ondoren, nire aurrean kontratu bat sinatu eta kanpotarrek Alfredoren kontuan ohizkoa ez zen diru kopuru bat sartu zuten.

Egia esan, gauza asko ikusia naiz hemen, eta horregatik diru kopuruak ez ninduen gehiegi asaldatu, baina onartu beharra dago Alfredok sekula ikusitakoa baino gehiago zela.